HIZKUNTZA PROIEKTUA / PROYECTO LINGÜÍSTICO

images1HIZKUNTZA PROIEKTUA: ESKOLAKO HIZKUNTZAK BIRPENSATZEN

Hizkuntza Proiektua. Zergatik eta zertarako? Galdera bi horiek darabilzkigu buruan proiektu hori entzuten dugunean. Zertarako behar dugu? Eskola bere osotasunean hartuta, hizkuntzen presentziaren inguruan eta haien erabileraren eta didaktikaren inguruan denok elkarrekin gogoeta egin eta erabakiak hartzeko. Zergatik da beharrezkoa? Ikastetxeak, bere errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta (ingurua, ikasleak, hezkuntza komunitatea…) hizkuntzen inguruan hartutako erabakiak berrikusteko eta hartu behar dituenak pentsatzeko… Hau da, eskolako hizkuntzak birpentsatzeko. Hortik dator Jardunaldiaren izenburua: Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpensatzen. Izan ere, izenburua horren atzean galdera asko ezkutatzen dira: zer pisu du didaktika eta metodologiak hizkuntzei dagokienean ikastetxean? Zelako kezkak edo zalantzak argitu behar ditugu? Edo…zer hartu behar dugu kontuan gure hizkuntzetan nahiz atzerriko hizkuntza batean edukiak lantzen ditugunean? …

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren apustua da, euskara ardatz hartuta, hezkuntza eleanitza garatzea gure ikastetxeetan, baina horrek guztiak zer nolako erabakiak hartzera behartzen gaitu?

Jardunaldi honek galdera horiei erantzuna eman nahi die eta zenbait ikastetxek topatu dituzten erantzunak erakutsi. Goizeko saioetan, hizkuntza proiektua garatzeko alderdi praktikoak, didaktiko-metodologikoak, eta eleaniztasunari lotutako ikerketen emaitzak izango ditugu entzungai. Arratsaldeko saioetan, berriz, ikastetxeen praktika onak entzungo ditugu. Abiapuntu izan daitezke gure ikastetxean ere hizkuntzak eta hizkuntzetan egiten duguna birpentsatzen hasteko eta, hartara, Hizkuntza Proiektua garatzeko.

PROYECTO LINGÚÏSTICO: REPENSANDO LAS LENGUAS DE LA ESCUELA

¿Por qué es necesario el Proyecto Lingüístico? ¿Para qué? Estas dos preguntas nos surgen cuando se nombra este proyecto. ¿Para qué se necesita?. Para reflexionar y tomar decisiones de manera compartida y global en los centros, acerca de la presencia, de la utilización y del proceso de enseñanza aprendizaje de las lenguas en la escuela. ¿Por qué es necesario? Para repensar y revisar las decisiones que se han tomado en relación con las lenguas en los centros, teniendo en cuenta la realidad sociolingüística ( entorno, alumnado, comunidad educativa…) de cada uno de ellos y para decidir cuáles se han de tomar. .

Es decir, para repensar sobre las lenguas en los centros. De esta necesidad surge el título de esta Jornada “Proyecto Lingüístico: repensando las lenguas de la escuela” Detrás de este título se esconden muchos interrogantes: ¿Qué peso tiene la didáctica y la metodología en relación con enseñanza aprendizaje de las lenguas? ¿Qué tipo de preocupaciones y de dudas es necesario resolver y aclarar? O… ¿Qué es necesario tener en cuenta cuando se trabajan contenidos en nuestras lenguas o en lenguas extranjeras?

El Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura tiene como línea prioritaria de trabajo desarrollar en los centros una educación plurilingüe, siempre con el euskara como eje, pero esto… ¿qué tipo de decisiones obliga a tomar en los centros?

Esta Jornada aspira a dar luz a alguno de estos interrogantes y a compartir la respuesta que algunos centros han encontrado para los mismos. En la sesión de la mañana, el foco estará colocado en los aspectos prácticos para el desarrollo del Proyecto Lingüístico, en los aspectos didáctico metodológicos vinculados al mismo y en el resultado de la investigación sobre la educación plurlingüe. En la sesión de la tarde, el eje serán las buenas prácticas de los centros en torno a este tema que pueden servir de guía para repensar lo que se hace en los centros en torno a las lenguas y para desarrollar el Proyecto Lingüístico.

Getxolinguae 2015… berriro martxan! ¡Getxolinguae 2015… se pone en marcha! Getxolinguae 2015… coming up soon!

AURTENGO GAIA: HIZKUNTZA PROIEKTUA, ESKOLAKO HIZKUNTZAK BIRPENTSATZEN

  • Eguna: Maiatzak 13 (asteazkena)
  • Lekua: Igeretxe hotela. Getxo

GetxoLinguae 2015ko behin-betiko egitaraua.

Martxoaren 1ean irekiko dugu izena emateko orria.

TEMA DE ESTA EDICIÓN:  PROYECTO LINGÜÍSTICO, REPENSANDO LAS LENGUAS DE LA ESCUELA

  • Día: 13 de Mayo (miércoles)
  • Lugar: Hotel Igeretxe. Getxo

Esta publicado el programa de Getxolinguae 2015.

El 1 de marzo abriremos la hoja de inscripción.